Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2020ko urtarrilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
161

EDIKTUA, 2019ko abenduaren 11koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Izatezko Bikoteen Erregistroko zenbait espedienteri buruzko agiri-errekerimenduak.

Ezinezkoa izan da agiriak eskatzeko jakinarazpena berariaz egitea iragarki honen amaieran ageri diren lagunei, zenbait arrazoirengatik; agiri horiek zein diren ere adierazten da beherago.

Hori dela eta, ediktu hau argitaratzen da, interesdunak jakitun egon daitezen, eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie haien espedienteari buruzko agiriak aurkeztu beharko dituztela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Arabako Izatezko Bikoteen Erregistroan (Samaniego kalea 2, 2, 01008 Vitoria-Gasteiz). Ohartarazten da ezen, epe horretan ez bada aurkeztu eskatutako dokumentazioa, eskaeran atzera egiten dutela ulertuko dela eta, ondorioz, artxibatuko dela eskaera.

Jakinarazten da, era berean, interesdunek eskuragarri dutela hemen jasotako errekerimenduen testu osoa, Arabako Izatezko Bikoteen Erregistroan (Samaniego kalea 2, 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 11.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala