Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2020ko urtarrilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
143

1640/2019 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Rosario Martín Román andrea Tolosaldea Erakunde Sanitario Integratuko kudeaketako zuzendari lanpostutik kentzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 656/2017 Ebazpenaren bidez (EHAAren 95. zenbakian argitaratutakoa, maiatzaren 22an, M.ª Rosario Martín Román andrea Tolosaldea ESIko Kudeaketa zuzendaria izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBATZI DU:

Lehenengoa.– M.ª Rosario Martín Román andrea Tolosaldea ESIko kudeaketa zuzendari lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2019ko abenduaren 15eko lanaldia bukatzean izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Tolosaldea ESIari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala