Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2020ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
131

EDIKTUA, 2019ko abenduaren 3koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espedienteari buruzko dokumentazio-errekerimendua jakinaraztekoa.

Aipatutako dokumentazio-errekerimendua jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hortaz, eta ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, beren espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko, adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Intxaurrondo kalea, 70-2., 20015, Donostia). Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan ez badute aurkezten eskatu zaien dokumentazioa, eskaerari uko egin diotela ulertuko dela.

Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduari buruzko testu osoa, aipatutako helbidean.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 3a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala