Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2020ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
127

EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 538/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 538/2019 adostasun gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Mirta Marisel Benitez de Benitez.

Abokatua: Leyre Apiñaniz Albeniz.

Prokuradorea: Soraya Martinez de Lizarduy Portillo.

Demandatua: Justo Rosewel Benitez Gamarra.

Gaia: adostasun gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-10-24an. Hona hemen epaitza:

458/2019 epaia, 2019ko urriaren 24koa, 538/2019 adostasun gabeko dibortzioaren prozeduran emana. Prozedura horretan, hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Mirta Marisel Benitez de Benitez, prokuradore Martinez de Lizarduy zuela; bestetik, demandatu gisa, Justo Rosewel Benitez Gamarra (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura. Bestalde, epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Justo Rosewel Benitez Gamarra demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den bezala.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana