Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2020ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
126

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 3koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2019ko irailaren 17ko Aginduak arautzen dituen dirulaguntzak. Agindu horren bidez, enpresako egonaldi-beketarako deialdia egiten da, lantokiko prestakuntzako modulua irailetik martxora bitartean egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat, 2019-2020ko ikasturtean.

2019ko irailaren 26ean, Hezkuntzako sailburuaren agindu bat argitaratu zen, enpresako egonaldi-beketarako deialdia egiten duena, lantokiko prestakuntzako modulua irailetik martxora bitartean egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat, 2019-2020ko ikasturtean.

Irailaren 17ko Aginduaren 8. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, horretarako sortutako ebaluazio-batzordeak baloratu ditu aurkeztu diren dirulaguntza-eskabideak. Aipatutako batzordeak, 2019ko azaroaren 20ko aktetan jasotzen den bezala, dirulaguntzak onartzeko eta ukatzeko ebazpen-proposamena onartu eta Plangintza eta Antolaketako zuzendariari helarazi dio.

Plangintza eta Antolaketako zuzendariari ebazpen-proposamena helarazita, zuzendariak du aurkeztu diren eskaerei buruzko ebazpena eman eta erakunde interesdunei jakinarazi beharra, Aginduaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Azaldutakoari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 17ko Aginduaren 7. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta Ebaluazio Batzordeak proposatuta, enpresako egonaldietarako bekak ematea 2019-2020 ikasturtean lantokiko prestakuntzako modulua egiten ari diren lanbide-heziketako ikasleei, 2019-2020 ikasturtean. Beka horiek I. eranskinean zerrendatzen dira.

2. artikulua.– Lehen aipatutako 7. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta Ebaluazio Batzordeak proposatuta, 2019-2020 ikasturtean Lantokiko Prestakuntzako modulua egiten ari diren lanbide-heziketako ikasleei enpresan egoteko bekak ukatzea, 2019-2020 ikasturtean.

Beken ukatze hori II. eranskinean jasota dago.

3. artikulua.– Ebazpen hau https://ikasgunea.hezkuntza.net/eu web-orrian argitaratzeko agintzea, jakinarazpenaren balioa izan dezan.

4. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainontzeko baldintzetan, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko irailaren 17ko Aginduan xedatutakoa hartuko da kontuan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 3a.

Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,

NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala