Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2020ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
119

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 18koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Lehendakariaren ekainaren 25eko 92/2019 Dekretuaren babesean 2019ko ekitaldian emandako laguntzen zerrenda argitaratzen duena. Dekretu horren bitartez dirulaguntzak arautu ziren ikerketa-proiektuak aurkez daitezen bultzatzeko, Horizonte 2020 Europako Ikerketa Esparru Programaren bigarren fasean, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren agenteak buru direla.

Lehendakariaren ekainaren 25eko 92/2019 Dekretuaren 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, banan-banan jakinarazi beharko zaie erakunde eskatzaileei dirulaguntzak emateko ebazpena; baina horrek ez du eragotziko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako laguntzen zerrenda, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Horregatik guztiagatik, eta dirulaguntzak emateko ebazpenak jakinarazi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea erakunde onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako laguntzen zerrenda, Lehendakariaren ekainaren 25eko 92/2019 Dekretuaren babesean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 18a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana