Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2020ko urtarrilaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
107

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 11koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez erabakitzen baita jendaurrean jartzea Hormigones y Morteros Agote SLU enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa, Zestoan zepa zuriak balorizatzeko instalazio bat jartzeko dena.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren xedea da: atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzea, edo, hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hori lortzeko, helburutzat harturik ingurumen osoaren babes-maila handia, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, ingurumen-baimen integratua behar da I. eranskinean aipatzen den jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko; izan ere, ingurumeneko baimen integratuaren helburua da beharrezkoak diren baldintzak ezartzea araua bete behar duten instalazioek beren xedea bete dezaten, hain zuzen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten Herri Administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Kontuan hartu da ingurumen-organo honetan hasi direla ingurumen-baimen integratua lortzeko izapideak, Zestoan zepa zuriak balorizatzeko instalazio bat jartzeko Hormigones y Morteros Agote SLU enpresak aurkeztutako proiekturako, eta proiektua badagoela adierazita Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinean, zeina abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi baitzuen.

Ingurumen-baimen integratua eskuratzeko aurreikusitako prozeduraren arabera, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak aurkeztu ostean, jendaurreko informazioaren aldia ezarri behar da, gutxienez 30 egunekoa.

Ikusi dira: 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko Lege Orokorra; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzekoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatu beharreko gainerako araudi orokorrak eta berariazkoak, eta, horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurreko informazioaren izapidean jartzea ingurumen-baimen integraturako proiektu teknikoa –Hormigones y Morteros Agote SLU enpresak Zestoan zepa zuriak balorizatzeko instalazio bat jartzeko aurkeztutako proiektu teknikoa–, 30 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

Bigarrena.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), eta Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Saileko Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuan ere (Intxaurrondo 70, 2. solairua, Donostia). Herritarrek agiri horiek irispidean izan ditzaten, Zestoako Udaletxean ere kontsulta daiteke, jendaurreko informazio-aldian erakutsi dezan.

Dokumentuak jendaurrean daude, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren taulan (https://euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios/) eta Ingurumen Sailburuordetzaren Jendaurreko Informazioan (http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/prevencion-contaminacion-inspeccion-control-ambiental/).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 11.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana