Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2020ko urtarrilaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

PARKEDER ERAIKINA, S.COOP.
86

IRAGARKIA, Parkeder Eraikina, S. Coop. sozietatearen desegiteari buruzkoa.

2019ko azaroaren 12an, deialdia egin ostean, likidazioan zegoen Parkeder Eraikina, S. Coop. sozietatearen Ohiko Batzar Orokorra egin zen eta, bertan, legez eskaturiko gehiengoarekin, besteak beste, honako erabaki hauek hartu ziren

ERABAKIAK

«Parkeder Eraikina, S. Coop. sozietatea desegitea».

«Likidazioan dagoen Parkeder Eraikina, S. Coop. sozietatearen Kontseilu Errektoreko administrariak kargutik kentzea».

«Beheko bazkideak sozietate kooperatiboko likidatzaile izendatzea:

Jesús Azcunaga Mendez jauna.

Antonio Martinez Manso jauna.

Julio Del Ferrero Rodriguez jauna.»

«Likidatzaileei ahalmena ematea notario aurrean agertzeko eta harturiko erabakiak ezagutzera emateko, baita kooperatibaren izenean eta haren ordezkari gisa jarduteko ere, dokumentuak egin ditzaten eta harturiko erabakiak Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatzeko beharrezkoak diren kudeaketak egin ditzaten».

«Parkeder Eraikina, S. Coop. sozietatearen likidazioaren hasierako balantzea (2019ko urriaren 22an itxitakoa) onartzea».

Jasota geratzen da aipaturiko erabakien dokumentazioa interesdunaren esku dagoela kooperatibaren sozietatearen egoitzan.

Bilbao, 2019ko azaroaren 18a.

Likidatzaileak:

JESÚS AZCUNAGA MENDEZ.

ANTONIO MARTINEZ MANSO.

JULIO DEL FERRERO RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala