Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2020ko urtarrilaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
85

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita esleitu dela honako kontratazio honen lizitazio publikoa: Euskotreneko autobusetarako, tren-makinetarako eta Azpeitiko Burdinbidearen Museorako erregai horniketa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Txostenaren zenbakia: P10028303.

b) Xedearen deskribapena: B10 biodieselaren eta B gasolio erregaiak hornitzea, zergarik gabe, Euskotrenek kontsumo propiorako dituen zentro desberdinetan.

c) Burutzeko/emateko tokia: Euskadi.

d) Burutzeko epea: urte bat, urtero bi luzapen egiteko aukerarekin.

e) Loteak: bai, 2.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetza: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitaziorako gehieneko aurrekontua 2.823.100,00 euro dira urtean, BEZik gabe, loteetan zatituta:

– I. lotea: Bizkaiko lurraldea (Leioako autobusak eta Lebarioko/Arasoko tren-makinak): 1.121.000,00 €/urtean.

– II. lotea: Gipuzkoako lurraldea (Zumaiako-Elgoibarko-Lebarioko autobusak eta Azpeitiko Burdinbidearen Museoa): 1.702.100,00 €/urtean.

Argitalpen ondorioetarako, kontratuaren balio zenbatetsia 10.163.160,00 € dira, BEZik gabe, barnean hartuta izan daitezkeen luzapenak eta % 20ra arteko gehieneko zabalkundeak.

5.– Bermeak: Baldintza Pleguen arabera.

6.– Esleipena.

– I. lotea: UTE Estaciones de Servicio de Guipuzcoa SA – Esergui Disteser SL:

Merkaturatze-marjina esleitzen da: MC = 0,033 €/litro (BEZik gabe).

Benetan egindako horniketak baino ez dira fakturatuko, aurretiaz eskatuta eta onartuta, 1.121.000,00 euroko urteko gehieneko aurrekonturaino.

– II. lotea: UTE Estaciones de Servicio de Guipuzcoa SA – Esergui Disteser SL:

Merkaturatze-marjina esleitzen da: MC = 0,033 €/litro (BEZik gabe).

Benetan egindako horniketak baino ez dira fakturatuko, aurretiaz eskatuta eta onartuta, 1.702.100,00 euroko urteko gehieneko aurrekonturaino.

Gasolioaren prezioa ezagutzeko, formula hau erabiliko da:

P = ((((PpGo*%Go*DGo)+(PpFAME*%FAME*Dfame))/ EU) /1000) + MC + IE.

P = gasolio litroaren prezioa.

PpGO = Gasolio Platts-aren erreferentzia prezioa (dolar eta tonetan).

%Go = eskatutako produktuaren gasolio portzentaia.

Dgo = gasolioaren dentsitatea, 0,845 tona.

PpFAME = FAME Platts-aren erregentzia prezioa (dolar eta tonetan).

%FAME = eskatutako produktuaren FAME portzentaia.

Dfame = FAME-ren dentsitatea, 0,883 tona.

EU = dolar-euro bihurketa (Europako Banku Zentralaren arabera, eskakizunaren egunean).

MC = merkaturatze-marjina.

IE = zerga bereziak.

Kontratuaren indarraldian zehar, Euskotrenek aukera izango du lote bakoitzeko urteko gehieneko aurrekontua gehienez % 20 zabaltzeko, flota handitu ahal izateko, hala behar bada.

7.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu iragarki honen gastuak.

Bilbao, 2019ko abenduaren 13a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala