Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2020ko urtarrilaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
80

IRAGARKIA, 2019ko abenduaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, dirulaguntzak emateko zenbait ebazpen jakinarazten dituena (Gizarte Segurantzako kuoten 2019ko deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpen batzuk eman ditu, dirulaguntzak emateko langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei, Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko deialdiaren babespean, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan xedatuaren arabera.

Ezinezkoa izan da dirulaguntzak emateko ebazpenok aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen horiek jakinarazten zaizkie interesdunei, eta jakitera ematen amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta haien aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dutela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela aipatu ebazpenen testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 9a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala