Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2020ko urtarrilaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
76

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 5ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, zeinaren bidez esleitzen baitira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2019ko irailaren 12an emandako Aginduan finkatutako dirulaguntzak (Hedabideak deialdia).

Euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzeko (Hedabideak deialdia) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2019ko irailaren 12an emandako Aginduan finkatutakoari jarraituz (2019ko irailaren 23ko EHAA, 180. zk.), eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak egindako proposamena gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Bazterrean uztea goian adierazitako Aginduan finkatutako baldintzetako bat bete ez duten egitasmoak (I. eranskina).

2. artikulua.– Diruz laguntzea goian adierazitako Aginduan finkatutako baldintzak bete dituzten egitasmoak (II. eranskina).

3. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

4. artikulua.– Dirulaguntzak esleitzeko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritar orok jakin dezan eta jakinarazpen-ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopo izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat, 39/2015 Legearen 41.7 artikuluak ezarritakoari jarraituz.

5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta gora jo nahi badu, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko aukera izango du, hilabeteko epean, ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 5a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala