Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2020ko urtarrilaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
75

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 5ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2019ko urriaren 2an emandako Aginduan finkatutako dirulaguntzak esleitzen dituena.

Nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsan eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez albisteak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak emateko modua arautuz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2019ko urriaren 2an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (2019ko urriaren 25eko EHAA, 204. zk.) eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak egindako proposamena gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzetakoren bat bete ez dituzten egitasmoak bazterrean uztea (I. eranskina).

2. artikulua.– Goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzak bete dituzten egitasmoak diruz laguntzea (II. eranskina).

3. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

4. artikulua.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritar orok jakin dezan eta ebazpenak jakinarazpen ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopo izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat, 39/2015 Legearen 41.7 artikuluak ezarritakoari jarraituz.

5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta errekurtsoa jarri nahi badu, ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko aukera izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 5a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala