Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2020ko urtarrilaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
73

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 16koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismoko enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen duen Aginduak finkatutako esparruan 2019ko ekitaldian eman diren laguntzen enpresa onuradunen zerrenda.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko maiatzaren 2ko Aginduaren bidez (2019ko maiatzaren 15eko EHAA, 90. zk.), turismo-enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen da.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikaren iragarki-taulan argitaratu da Laguntzen espedienteak erabakitzen dituen Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2019ko azaroaren 13ko Ebazpena, eta aipatutako Aginduaren 16. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra – Jakinaraztea, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala, Turismoko enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen duen Aginduak finkatutako esparruan 2019ko ekitaldian eman diren laguntzen enpresa onuradunen eta emandako laguntzen zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 16a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala