Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2020ko urtarrilaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HEZKUNTZA SAILA
67

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irakasleen Hizkuntza Eskakizunen Azterketa Batzordeko kide batzuk izendatzen dituena.

Hezkuntzako sailburuordearen 2019ko urtarrilaren 15eko Ebazpenak (2019-02-01eko EHAA) eta apirilaren 1eko Ebazpenak (2019-04-10eko EHAA) Irakasleen Hizkuntza Eskakizunetarako azterketa-batzordeak izendatu zituzten lurralde bakoitzerako. Era berean, 2019ko irailaren 13ko Ebazpenak (2019-09-27ko EHAA) Azterketa Batzorde Bateragileko kideak izendatu zituen. Honako Ebazpen honen xedea da azterketa-batzorde horietako kide berri batzuk izendatzea.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Irakasleen Hizkuntza Eskakizunen azterketa-batzorderako ondoko kide hauek izendatzea:

Araban:

Etxeberria Mendizabal, Eider.

Goikoetxeaundia Usandizaga, Arantza.

Rojo Palacios, Lontxo.

Ruiz de Azua Ormaza, Urtzi.

Sanchez Agirre, Beñat.

Santamaria Martin, Sara.

Zengotitabengoa Sustatxa, Aitziber.

Bizkaian:

Atutxa Ordeñana, Ibai.

Bartra Arenas, Oihana.

Egiguren Ruiz, Agurtzane.

Enzunza Landa, Janire.

Foces Herrero, Arantza.

Galarraga Zuazo, Agueda.

Martin Arrizabalaga, Leire.

Navaridas Garcia, Begoña.

Solatxi Kortabitarte, Nerea.

Gipuzkoan:

Arrieta Zubillaga, Lorea.

2. artikulua.– Aztertzaile hauek urtebeterako izendatzen dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnetik. Nolanahi ere, epe hori amaituta, izendapen hau luzatu ahal izango da.

3. artikulua.– Azterketa-batzordeetako partaideek nahitaezko isiltasuna gordeko dute batzordearen jardueren inguruan, eta ez dute hirugarren pertsonarik informatuko azterketekin lotutako barne-gaiez (lanketa, materialak, zuzenketa, kalifikazioak etab.). Atal honetan ezarritakoa ez betetzea falta astuntzat hartuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, argitara eman eta hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 10a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.


Azterketa dokumentala