Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2020ko urtarrilaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
19

IRAGARKIA, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariak egindako errekerimendu bat jakinarazteko dena. Errekerimendu horren bidez eskatzen da 2019ko urriaren 23an egindako eskabide bat zuzentzeko, zeinak lotura baitu administrazioaren ondare-erantzukizun batekin.

Espediente-zenbakia: RPA-022/2019-XIX.

Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da jakinarazpen ondorioetarako eta eranskinean aipatzen den interesdunak horren berri izan dezan. Bidez batez, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Aipatutako errekerimenduaren testu osoa Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan eskura daiteke (Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

2.– Errekerimenduaren aurka ezin izango da errekurtsorik aurkeztu, izapideak ez duelako gaiaren funtsa erabakitzen, ez zuzenean, ez zeharka.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 13a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala