Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2019ko abenduaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5899

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 17koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bi beka emateko.

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortarazteko eta euskaltegiak araupetzeko azaroaren 25eko 29/1983 Legeak 2.b artikuluan zehazten duenez, helduei euskara irakasteko metodologiagintzaren eremuko ikerlana sustatzea eta bere helburuak lortzearren irakasbide eta tresna egokienen bilatzea dira HABEren egitekoetako batzuk. Lege horren 12. artikuluak Hizkuntzaren Didaktika-zerbitzuan kokatzen ditu egiteko horiek, euskaltegietako irakasleen prestakuntza eta eguneratzearekin batera.

HABEk ikerketa-eremu berriak zabaldu eta landu nahi ditu helduen euskalduntzearen curriculumgintzan eta ebaluazio-egiaztatzegintzan, lan-eremuotako adituen prestakuntzarako egitasmo zehatzak emanez. Horretarako, ikertzaileen gaikuntzarako bi bekatarako deialdia egitea erabaki du.

Dena den, ez dira bekak aitortuko kreditu egokia edo nahikoa dagoela egiaztatu arte. Beken hasiera 2020tik aurrera egiaztatuko da.

Horregatik guztiagatik, eta HABEren arau organikoak onesten dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bi bekatarako deialdia egitea, helduen euskalduntzearen didaktika aplikatuaren metodologiagintzaren eremuan ikertzaileen gaikuntzarako, eta deialdi horren oinarriak onartzea ebazpen honen I. eranskinean ageri diren eran.

Bigarrena.– Ebazpen honetan aurreikusi gabe geratu diren gaietan, lege-xedapen hauetan ezarritakoa aplikatuko da: azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta lege horren Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua.

Hirugarrena.– Interesdunei jakinaraztea ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak, eta, administrazio-bideari amaiera ematen ez dionez, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakiokeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epearen barruan.

Donostia, 2019ko abenduaren 17a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

I. ERANSKINA
OINARRIAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
BEKETARAKO ESKAERA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
Erantzukizunpeko adierazpena
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala