Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2019ko abenduaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
5858

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 3koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskal Etxeei, 2019-2020 ikasturtean emango dituzten euskara eskolengatik, dirulaguntzen eskaerak ebazten dituena.

AURREKARIAK

1.– 2019ko urriaren 16an argitaratu zen EHAAn euskarazko eskolak ematen dituzten Euskal Etxeei dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2019ko urriaren 3ko Ebazpena.

2.– Ebazpen horretako 2. artikuluan finkatu zen gehieneko diru-zuzkidura berrehun eta berrogeita bat mila (241.000) eurokoa izango dela.

3.– Deidaldiaren 7. artikukuak xedatzen du Euskal Etxeetako euskaltegiei dagozkien dirulaguntzen modulua 11,50 eurokoa izango dela talde/orduko eta dirulaguntzak baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei erantzuteko nahikoa ez balira, hainbanatuko direla onuradunen artean.

Hori guztia kontuan izanik, aurkeztutako eskabideak egiaztatu ondoren eta ebazpenaren 8. artikuluak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, hurrengo hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean azaltzen diren erakundeei bertan zehazturiko kopuruko dirulaguntza ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau, deialdiaren 8.2 artikuluak xedatutakoarekin bat, Euskal Herriko Agintari Aldizkarian argitaratzea.

Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Eukal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Donostia, 2019ko abenduaren 3a.

Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria.

IRENE LARRAZA AIPURURUA,

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala