Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2019ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5849

IRAGARKIA, 2019ko azaroaren 22koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira gora jotzeko errekurtso batzuen gaineko ebazpenak.

Zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia kalea 13, 5. solairua, 20004 Donostia).

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietako epaitegien artean dagokion hartan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 22a.

Etxebizitzako sailburuordea,

PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNANDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala