Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2019ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5845

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 10ekoa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita, 2020ko ekitaldirako, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren I. fasearen deialdia.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez (2017ko martxoaren 2ko EHAA, 43. zk.), enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa arautzen da. Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 17ko Aginduak aldatu du.

Aipatutako agindu arautzailearen 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, 2020ko ekitaldirako, I. fasearen –proiektuak hautatu eta onartzea– deialdia egin beharra dago, eta, horretarako, behar diren arauak eman.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 12. artikuluan ezarritako ahalmena dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen helburua hauxe da: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan aurreikusita dagoen I. fasearen deialdia egitea –proiektuak hautatu eta onartzea–; agindu horren bidez, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa arautzen da. Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 17ko Aginduak aldatu du.

2. artikulua.– Eskabideak: aurkeztea eta epea.

1.– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren 14. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz egin beharko da eskaera; agindu horren bidez, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa arautzen da.

2.– Eskabidea eskuratzeko eta betetzeko, egoitza elektroniko honetara jo beharko da:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (gaztelania)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskara)

3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2020ko martxoaren 12ko 12:00etan amaituko da.

4.– Deialdi honetara aurkeztu ahal izango dira 2020an garatutako proiektuak –izaera lehiakorreko proiektuen kasuan– eta 2020-2022 aldian garatutakoak –izaera estrategikoko proiektuen kasuan–.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen ebaluazio-organo bat eratzen da, zeinaren osaera hauxe izango baita:

Lehendakaria: Teknologiaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako titularra, Alberto Fernandez Gonzalez, eta ordezkoa: Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzako titularra, Aitor Urzelai Inza.

Honako kide hauek bokalak izango dira:

– Industriaren Garapenaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako titularra, Mikel Amundarain Leibar; eta ordezkoa: Industriaren Garapenaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako teknikari bat, Rosa M.ª Murillas Maza.

– SPRIren ordezkari bat, Miguel García Altuna eta ordezkoa: Maite Hernandez Hernandez.

– Teknologiaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako teknikari bat, Larraitz Segurola Bereciartua; eta ordezkoa: Natividad Niño Bartolomé, zeinak idazkari-lanak egingo baititu.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 10a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala