Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2019ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5843

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 29koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Lehiatu Sustapena Programaren laguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena. Programa horretan, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira.

Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira. Bada, dekretu horren 12. artikuluko 2. paragrafoan ezartzen denez, «Proiektuak balioesteko, Balioespen Batzorde bat eratuko da, hiru kide izango dituena. Hirurek bokal gisa jardungo dute, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-produktuak sustatzeko eskumena duen sailekoak izango dira, eta haietako bat Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste bi bokalak, berriz, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-produktuak sustatzeko eskumena duen zuzendaritzako teknikarien artean aukeratuko dira, eta nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-produktuak sustatzeko eskumena duen zuzendaritzako titularrak emandako ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan adieraziko da nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretua ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Honako hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide. Batzorde horrek laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena egingo. Laguntza horien deialdia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 28ko Aginduaren bidez egin zen, zeinak irailaren 23ko 179/2014 Dekretuan araututako laguntzen 2019ko deialdia egin baitzuen. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko Lehiatu Sustapena Programaren laguntzak arautu ziren:

Batzordeburua:

– Mario Michel Rodríguez jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna.

Batzordekideak:

– Santiago Martínez Martínez de Lizarduy jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Ikerketa Programen arduraduna.

– José Luis Errekatxo jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Elikagaien Kalitateko arduraduna, idazkari jardungo duena.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 29a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.


Azterketa dokumentala