Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2019ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
5796

IRAGARKIA, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko azaroaren 5eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, eranskinean adierazitako pertsonari bidegabe ordaindutako ordainsariak itzultzeko eskatzen zaio.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Emandako ebazpenak ez du administrazio bidea amaitzen, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Aipatutako ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 9a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala