Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2019ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5788

EDIKTUA, diru kopuru bat erreklamatzeari buruz bideratutako 217/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 217/2019 prozedura arrunta.

Gaia: diru kopuru bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Esther Larrea Esnal.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

– Felipe Ibarra y Llaguno jaunaren jaraunsleak epatzea ediktu bidez, demandari erantzun diezaioten.

Epatze-zedula epatuaren eskura dago bulego judizial honetan, oso-osorik haren berri izan dezan.

Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazteko eta epatzeko eginbidea gauza dadin.

Balmaseda (Bizkaia), 2019ko irailaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala