Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2019ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5780

195/2019 DEKRETUA, abenduaren 10ekoa, zeinaren bidez aitortzen baita Goiherriko Alfabetatze Euskalduntze Eskola-Elkarteak elkartea onura publikokoa dela.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Haren babesean, Goiherriko Alfabetatze Euskalduntze Eskola-Elkarteak elkarteak aitorpen hori eskatu du uste baitu hala merezi duela onura publikokoa dela aitortzea, garapenerako lankidetzaren eta sentsibilizazioaren arloan garatzen dituen jarduerengatik.

Goiherriko Alfabetatze Euskalduntze Eskola-Elkarteak elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS.R.P.G. 01359 erregistro-zenbakiarekin inskribatuta dago, 1982ko otsailaren 26ko Ebazpena dela bide.

Goierriko eskualdean (Gipuzkoa) jarduten du.

Goiherriko Alfabetatze Euskalduntze Eskola-Elkarteak elkarteak, eratu zenez geroztik, beharrezkoak diren jarduera guztiak egiten ditu bere helburu nagusia betetzeko, hau da: animaliak babesteko indarrean dauden legeak bete daitezela eskatzea, jakinaraztea eta sustatzea.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da onura publikoaren aitorpena. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute; azken sail horrek izapidetuko du prozedura eta bertan sor daitezkeen auzi guztiak ebatziko. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta, ondoren, sailei eta erakundeei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, erakunde eta entitate interesdunek emandako txostenak ikusi ondoren, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko abenduaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Goiherriko Alfabetatze Euskalduntze Eskola-Elkarteak (Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorra, AS.R.P.G. 01359 erregistro-zenbakia) onura publikokoa dela aitortzea, uste baita interes orokorraren alde egiten duela bere jardueren bidez.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko abenduaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala