Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2019ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5768

EDIKTUA, jabetza intelektualari buruzko 375/2019 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.

Judizioa: 375/2019 B judizio monitorioa.

Demandatzailea: AGEDI Eskubide Intelektualak Kudeatzeko Elkartea, SGAE Egile eta Editoreen Elkartea eta AIE Artista, Interprete eta Exekutatzaileen Espainiako kudeaketa-sozietatea.

Abokatua.

Prokuradorea: Ainhoa Kintana Martinez.

Demandatua: Rosenieta de Nazare Rivero.

Gaia: jabetza intelektuala.

Aipatu judizioan, dekretua eman zen 2019-07-22an, eta honako hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

1.– Prozesu monitorio hau amaitutzat jotzen da. AGEDI Eskubide Intelektualak Kudeatzeko Elkarteak, SGAE Egile eta Editoreen Elkarteak eta AIE Artista, Interprete eta Exekutatzaileen Espainiako kudeaketa-sozietateak eskatuta hasi zen prozesua, Rosenieta de Nazare Rivero andrearen aurka, 2.679,14 euro erreklamatzeko.

2.– AGEDI Eskubide Intelektualak Kudeatzeko Elkarteari, SGAE Egile eta Editoreen Elkarteari eta AIE Artista, Interprete eta Exekutatzaileen Espainiako kudeaketa-sozietateari helaraz bekie, hala behar bada, betearazpena agintzea premia dezan, eta ohartarazi abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2000 euro baino gehiagokoa bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Rosenieta de Nazare Rivero demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, berrikuspen-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2019ko azaroaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala