Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2019ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5767

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 173/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 173/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailea: Jaime Llorente SL.

Demandatua: Zugaitz Ayuso Apaolaza.

Demandatzailearen prokuradorea: Fernando Castro Mocoroa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian 173/2019 hitzezko judizioa bideratu da Zugaitz Ayuso Apaolazaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioari lotuta; prozedura horretan erabaki da epaia ediktu bidez jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Zugaitz Ayuso Apaolaza demandatuari legeak agindutako moduan jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau.

Tolosa (Gipuzkoa), 2019ko azaroaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala