Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2019ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5764

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 583/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: arrunta, 583/2018.

Demandatzailea: Fca. Capital Establecimiento Financiero de Crédito.

Prokuradorea: José Manuel López Martínez.

Demandatua: Kepa Xabier Uriondo Massa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko justizia-administrazioaren letradua naizen aldetik, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera,

Honen fede ematen dut:

Epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratuak, 2019-07-19an, epaitegi honetan bideratu den 583/2018 prozedura arruntean.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko azaroaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala