Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2019ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5761

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 2koa, Kultura sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko dirulaguntzak emateko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko irailaren 11ko Aginduak, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen du (2019ko irailaren 18ko EHAA, 177. Zk.).

Aipatutako 2019ko irailaren 11ko Aginduaren 13. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren Ebazpen Proposamena ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean azaltzen diren udal eta erakundeei adierazten diren diru-kopuruak ematea liburutegiko funtsak berritzeko.

Interesdunek Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko abenduaren 2a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala