Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2019ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5760

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko martxoaren 15eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen erabakiaren berri ematen duena.

AURREKO GERTAERAK

1.– 2019ko apirilaren 8an argitaratu zen EHAAn 2019ko martxoaren 15eko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua, 2019. urtean, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

2.– 1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duenaren 49.2 atalean ezarritakoa jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela izanda,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko martxoaren 15eko Aginduaren babesean onuradun suertatu direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina), ukatu (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 27a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala