Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2019ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5759

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 9koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituen dekretu-proiektua.

Euskadiko Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak xedatzen du Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa duela etxebizitzaren arloan.

Eskumen hori egikaritzeko, Eusko Legebiltzarrak Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legea onetsi zuen, zeinaren helburua den Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea arautzea.

Aipatutako arauak xedatzen du botere publikoek aipatutako eskubidea eraginkor egiteko neurri egokiak sustatuko dituztela, besteak beste, etxebizitzak eraikuntzaren antolamenduari buruzko legerian eta aplikatu beharreko araudi teknikoan xedatutako baldintza objektiboak bete ditzan, funtzionaltasunari, bizigarritasunari, segurtasunari eta osasungarritasunari dagokienez.

Era berean, ekainaren 18ko 3/2015 Legeak ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena dela gutxieneko bizigarritasun-baldintzak arautzea; baldintza horiek nahitaez bete beharrekoak izango dira beste administrazio publiko batzuek onartzen dituzten plangintza-tresna guztietarako.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko abenduaren 20ko aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituen arau orokor baten izapideari hasiera ematea erabaki zen.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko irailaren 12ko Aginduaren bidez, onartu egin zen aurretiaz hamazortzi artikulu, xedapen gehigarri bi, lau xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat, bi azken xedapen eta zazpi eranskinez osatutako testua.

Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoak ukitzen dituzten xedapen orokorrek entzunaldi-izapidea izan behar dute. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Hori guztia dela eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren 7.c), 16.1.a) eta 16.2.f) artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituen Dekretu-proiektua. Agiria jarriko da jendaurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 2020ko otsailaren 14arte.

Bigarrena.– Dekretu-proiektuaren edukia Etxebizitza eta Arkitekturako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean (euskadi.eus atarian) egongo da eskuragarri.

Egin nahi diren alegazioak, agiriak eta frogagiriak epe eta leku berean aurkeztu ahal izango dira, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehazten diren lekuetan ere, Etxebizitza eta Arkitekturako Zuzendaritzari zuzendu

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 9a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.


Azterketa dokumentala