Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2019ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

VALLE DE TRÁPAGA-TRAPAGARANGO UDALA
5753

IRAGARKIA, barne-sustapenaren bidezko lanpostu-betetze baten deialdiari buruzkoa: 2017rako Enplegu Publikoaren Eskaintzan Udalatzaingoko oinarrizko eskalako agente lehenen lanpostu huts bat betetzeko oposizio-lehiaketa. Oinarriak aldatzea.

2019ko azaroaren 28ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (228. zk.) osorik argitaratu dira lanpostu huts hau jabetzan barne-sustapenaren eta lehiaketa-oposizioaren bidez betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak: Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko funtzionarioen plantillan hutsik dagoen Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agente lehenen lanpostu bat, Administrazio Bereziko Eskalakoa, Zerbitzu Berezien Azpieskalakoa.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Deialdi honekin zerikusia duten gainerako iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Udaleko Iragarki Oholean baino ez dira argitaratuko.

Valle de Trápaga-Trapagaran, 2019ko abenduaren 2a.

Alkatea,

XABIER CUÉLLAR CUADRA.


Azterketa dokumentala