Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2019ko abenduaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

VALLE DE TRÁPAGA-TRAPAGARANGO UDALA
5752

IRAGARKIA, Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako 7 agente lanpostu txanda irekiaren eta lehiaketa-oposizioaren bidez jabetzan betetzeko deialdiari buruzkoa, 2017. urteko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagokiona. Oinarrien aldaketa.

2019ko azaroaren 29ko 229 zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu dira Valle de Trápaga-Trapagarango Udal honetako funtzionarioen plantillan hutsik dauden Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako 7 agente lanpostu, Administrazio Bereziko Eskalakoak, Zerbitzu Berezien Azpieskalakoak, txanda irekiaren eta lehiaketa-oposizioaren bidez jabetzan betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik hasita.

Deialdi honekin zerikusia duten ondorengo iragarkiak «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» eta Udalek iragarki-oholean baino ez dira argitaratuko.

Valle de Trápaga-Trapagaran, 2019ko abenduaren 2a.

Alkatea,

XABIER CUÉLLAR CUADRA.


Azterketa dokumentala