Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2019ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5734

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 10ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baita garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuria» saria, 2019ko edizioan.

Azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuak –azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 228. zk.– arautzen du garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuria» saria.

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren 2019ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez (urriaren 23ko EHAA, 202. zk.), garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuria» sariaren deialdia egin zen 2019. urterako.

Aipatutako deialdi-ebazpenaren seigarren oinarrian ezarritakoaren arabera osatutako epaimahaiak bilera egin zuen, eta, azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako adjudikazio-irizpideei jarraituz, gaiari buruz eztabaidatu ondoren, epaitza arrazoitua eman eta ebazpen-proposamena egin zuen.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Saria ematea.

Garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuria» saria Anna Ferrer andreari ematea, aintzatesteko herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren alde eta pobrezia ezabatzeko egin duen lana, horrela euskal gizartea eta nazioartekoa sentsibilizatzen lagunduz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 10a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala