Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2019ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
5733

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 29koa, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, Jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak gauzatzeko eska daitezkeen erantzun zibileko aseguruak arautzen dituen martxoaren 25eko 44/2014 Dekretuan ezarritako aseguru-ziurtagirien eredu normalizatuak onartzen dituena.

Martxoaren 25eko 44/2014 Dekretuak arautzen ditu jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak gauzatzeko eska daitezkeen erantzun zibileko aseguruak.

Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 80. artikuluan ezartzen du administrazio publikoen aurrean egiaztatu behar dela erantzukizun zibileko aseguruaren kontratazioa, ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak ebazpen bidez zehazten dituen ereduen arabera emandako ziurtagiri baten bidez.

Azaldutakoaren ondorioz.

EBAZTEN DUT:

Jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak egiteko eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak arautzen dituen martxoaren 25eko 44/2014 Dekretuan ezarritako aseguruen eredu normalizatuak onartzea; ebazpen honen eranskinean daude.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Herrizaingoko sailburuordeari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 29a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala