Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2019ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5730

AGINDUA, 2019ko azaroaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Iruraiz-Gaunan (Araba) dagoen «Geroa Eskola-Escuela Libre» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Iruraiz-Gaunako «Geroa Eskola-Escuela Libre» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren erakunde titularraren legezko ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da. Eskaeraren xedea ikastetxearen titulartasuna eta izen espezifikoa aldatzea da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «Geroa Eskola-Escuela Libre» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna «Asociación Cultural Nuevo Hilo De Oro-Urrezko Hari Berria» erakundeak dauka eta aurrerantzean «Geroa Waldorf Eskola, Kooperatiba Elkartea» erakundeak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak.

2. artikulua.– «Geroa Eskola-Escuela Libre» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Geroa Waldorf Eskola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena.

3. artikulua.– Ikastetxearen titulartasun-aldaketa eta izen-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko dira. Aldaketa hauek ez dute inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

4. artikulua.– Ikastetxea honela geratuko da inskribatua:

Kode-zenbakiak: 010540 eta 01006794.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Geroa Waldorf Eskola».

Titularra: Geroa Waldorf Eskola, Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: La Estación kalea 33.

Udalerria: Iruraiz-Gauna.

Lurralde Historikoa: Araba.

5. artikulua.– Agindu honetako laugarren artikuluan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, ikastetxea behartuta dago dagokion baimena eskatzera.

6. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek 2019ko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala