Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2019ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5721

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baitira ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko erabakiak.

Behean aipatzen diren ibilgailuen hondakin-tratamenduari buruzko erabakia interesdunei helarazi nahi izan zaien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Bestalde, 39/2015 Legearen 112. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ebazpen hauen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek Trafikoko zuzendariaren aurrean. Horretarako, hilabeteko epea dute, iragarki hau Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Donostia, 2019ko azaroaren 28a.

Gipuzkoako Trafikoko lurralde arduraduna,

XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala