Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2019ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5718

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 106/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 106/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Luis Echaniz Aizpuru.

Judizio horretan, 2019-10-15ean, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.

Servicios Lingüísticos Kensigton SL demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Eibar (Gipuzkoa), 2019ko azaroaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala