Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2019ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5717

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 27koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak ematen baitira, 2019rako, garapenerako lankidetzaren arloan.

Martxoaren 21eko 6/2017 Dekretuak (martxoaren 24ko EHAA) arautzen ditu garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziko zuzendariaren 2019ko abuztuaren 29ko Ebazpenaren bidez (irailaren 9ko EHAA, 170. zk.), profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beka iragarri ziren, 2019rako, garapenerako lankidetzaren arloan.

Aipatutako ebazpenaren 5. artikuluak horretarako izendatu duen balorazio-batzordeak laguntzak emateko egin duen proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak laguntza-eskaerak baloratu eta eskaera horien azterketa teknikoa egin eta gero, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2019ko abuztuaren 29ko Ebazpenaren bidez iragarritako laguntzak esleitzea ebazpenaren I. eranskinean ageri diren pertsonei, eranskinean aipatutako zenbatekoan eta baldintzetan.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako pertsonak ordezko izendatzea, eranskinean zehaztutako hurrenkeran.

Hirugarrena.– III. eranskinean ageri diren pertsonek aurkeztutako eskaerak baztertzea, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla eta.

Laugarrena.– IV. eranskinean zerrendatutako erakundeek aurkeztutako eskabideak atzera egindakotzat jotzea.

Bostgarrena.– Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko beka horiek 2019ko abenduaren 16an hasiko dira.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabeteko epean ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzietako bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 27a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala