Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2019ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5716

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 20koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita 2019ko Euskadiko Kontsumo Sarietarako deialdia.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren 2019ko uztailaren 5eko Ebazpenaren bidez (2019ko uztailaren 22ko EHAA, 138. zk.), 2019ko Euskadiko Kontsumo Sariak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onartu ziren. Bada, ebazpen horren 9. artikuluari jarraikiz, eta horretarako izendatutako epaimahaiaren proposamena ezaguturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2019ko Euskadiko Kontsumo Sariak honako hauei eta kategoria hauetan ematea:

– Kontsumitzaileen babes handiagoa eta kontsumitzaile arduratsuak izateko prestakuntza lortzearen aldeko jarduketak: Bilboko Udaleko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa.

– Informazioa edota zabalkundea emateko ekintzak: eman gabe.

– Kontsumo arduratsuaren aldeko enpresa-jardunbide egokiak: Bizi Slow.

Bigarrena.– Santurtziko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoari aipamen berezia ematea kontsumitzaileen eskubideen defentsari ekarpen garrantzitsua egin diolako, 1983. urteaz geroztik etenik gabe egiten diharduen lanaren bidez.

Hirugarrena.– 2019ko uztailaren 5eko Ebazpenean ezarritakoarekin bat, onuradunek antzatespen publikoa jasoko dute, hartarako deitutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 20a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.


Azterketa dokumentala