Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2019ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5714

AGINDUA, 2019ko azaroaren 19koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira 2019ko Euskal Turismo Sariak.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko irailaren 3ko Aginduaren bitartez (2019ko irailaren 18ko EHAA, 177. zk.) arautu ziren Euskal Turismo Sariak 2019rako, bai eta deialdia egin ere; beraz, agindu horren 7. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Epaimahai Kalifikatzaileak sariak emateari buruz egindako proposamena jakin ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.–

1.– Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena ikusita, 2019ko Euskal Turismo Sariak honako hauei ematea:

– Berrikuntzaren kategorian: Mimo San Sebastian Food.

– Turismo Jasangarriaren kategorian: Jardines de Uleta Suites hotela.

– Ibilbide Profesionalaren kategorian: Arbelaitz familia. Zuberoa jatetxea.

2.– Halaber, 2019. urte honetan eta salbuespen gisa, epaimahaiak erabaki du aipamen berezia egitea Itxaslehor enpresari, Euskadiko turismoaren bilakaeran funtsezko giltzarria izateagatik bai plangintzaren arloan, bai turismo-helmugen kudeaketaneta sustapenean.

3.– 2019ko irailaren 3ko Aginduaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, erakunde onuradunek aintzatespen publiko bat izango dute, hain justu ere horretarako deitutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 19a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.


Azterketa dokumentala