Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2019ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5685

527/2019 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Pedro Alvarez Martínez jauna Traumatologiako eta Kirurgia Ortopedikoko zerbitzuburu sanitarioaren lanpostua izateari uzten dio, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuan.

Azaroaren 29an 131/2002 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao ESIan Pedro Alvarez Martínez jauna Traumatologiako eta Kirurgia Ortopedikoko zerbitzuburua izendatua izan zen.

2019ko apirilaren 18an, erretiroa hartu du. Beraz, 2019ko uztailaren 17ko lan-jarduna amaitutakoan, Barakaldo-Sestao ESIan Traumatologiako eta Kirurgia Ortopedikoko zerbitzuburu sanitarioaren lanpostua utzi zuen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Pedro Alvarez Martínez jaunak Traumatologiako eta Kirurgia Ortopedikoko zerbitzuburua izateari uzten diola, berak ala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao ESIean, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek data honetan izango ditu ondorioak: 2019ko uztailaren 17an.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuari jakinazariko zaio.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2019ko azaroaren 14a.

Barakaldo-Sestao ESIko zuzendari gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala