Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2019ko abenduaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5674

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko 929/2018 hitzezko judiozaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia – Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 929/2018 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2019-11-08an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.

Miguel Angel Fernandez Martin demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Donostia, 2019ko azaroaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala