Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2019ko abenduaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5671

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 27koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, «Busturiako Axpe auzoan Amunategi errekan, estalkia kentzeko eta ibilgua egokitzeko proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena ematen diona.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak 2018ko ekainaren 3an emandako Ebazpenaren bitartez, «Busturiako Axpe auzoan Amunategi errekan, estalkia kentzeko eta ibilgua egokitzeko proiektua»-ri hasierako onespena eman zitzaion, eta jendaurreko kontsultan jarri zen.

Ebazpen hau Euskal Herriko Argitaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2018ko otsailaren 27an. Behin jendaurrean jartzeko epea bukatuta, alegazio bat aurkeztu da, eta proiektuan honako aldaketa hau egin da.

– Errekaren ezkerreko ertzean dagoen harri-lubeta murriztu da.

Proiektuak ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua jarraitu du abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. tituluaren II. kapituluaren 2. atalean xedatutakoari jarraituz. Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2019ko urriaren 11ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpakatuaren txostena egin zen. Txosten horrek ez du aurreikusten ingurumenean eragin negatibo nabarmenik sortzea, eta, horrenbestez, ez da beharrezkotzat jotzen proiektuak ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta jarraitzea.

Halaber, proiektua aztertu eta aldeko txostena emanda dago, egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta alorreko legeri berezia betetzen duela, bai eta Sektore Publikoko Kontratuen Legea onartzen duen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikulua eta indarrean dauden bestelako legezko xedapenak.

Administrazio Kontseiluaren 2010eko ekainaren 29ko saioan emandako eginkizunen eskuordetza betez, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13.f) artikuluari jarraituz, lege beraren 15.m) artikuluaren eta Agentziako 7.2.ñ) artikuluaren arabera, zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onestea.

Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena eman behar da.

Horiek horrela, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Busturiako Axpe auzoan Amunategi errekan, estalkia kentzeko eta ibilgua egokitzeko proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.

Bigarrena.– «Busturiako Axpe auzoan Amunategi errekan, estalkia kentzeko eta ibilgua egokitzeko proiektua» behin betiko onestea, kontratarako aurrekontua hau dela: bostehun eta hamar mila bostehun eta hiru euro eta laurogeita lau zentimo (510.503,84), BEZik gabe.

Hirugarrena.– Uraren Euskal Agentziako teknikariek lanen zuinketa egin dezatela; bertan proiektuaren errealitate geometrikoa eta onartutako proiektuan agertzen diren kontratua aurrera eramateko oinarrizkoak diren suposizio guztiak egiaztatzeko.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluari jarraituz, ebazpen honen kontra jotzeko, errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 27a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala