Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2019ko abenduaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5668

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitira irakurketa sustatzeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi publikoen zerbitzuak erabiltzeko.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2011ko irailaren 11ko Aginduan daude araututa irakurketa sustatzeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi publikoen zerbitzuak erabiltzeko dirulaguntzak, eta dirulaguntza horietarako deialdia (2019ko irailaren 18ko EHAA, 177. zk.).

2019ko irailaren 11ko Aginduaren 12. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Eranskinean aipatutako udalei eta entitateei dirulaguntzak ematea, bertan zehazten den bezala.

Interesdunek ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluek ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 21a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala