Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2019ko abenduaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5655

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 3koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baitira 2019. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak.

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren 2019ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bidez, garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak emateko 2019. urteko deialdia egin zen (ekainaren 4ko EHAA, 104. zk.).

Laguntzak emateko egindako proposamena ikusirik, zein deialdi-ebazpenaren 9. Artikuluak ezarritakoaren arabera egin baita; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Zerbitzu Teknikoak, laguntza-eskabideei dagokienez, egin dituelarik balorazioa eta azterketa teknikoa; eta 2019ko azaroaren 26an egindako batzarrean Artezkaritza Kontseiluari argibideak eman ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2019ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak esleitzea. Laguntza horiek ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei emango zaizkie, eranskin horretan aipatutako zehaztapenekin bat etorriz.

Bigarrena.– Dirulaguntzak ezestea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Baztertzea III. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Atzera egindakotzat jotzea IV. eranskinean zerrendatutako erakundeek aurkeztutako eskaerak.

Bostgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabeteko epean ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzietako bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 3a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala