Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2019ko abenduaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5654

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 29koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2019ko dirulaguntzak esleitzen dituena.

2019ko irailaren 3ko EHAA an argitaratu zen (166. zk., 4077 zk.) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2019ko uztailaren 17an emandako Agindua. Horren bidez arautzen da dirulaguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore pribatuan dauden lantokietan, 2019an, euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko (Lanhitz deialdia). Aginduak finkatutakoari jarraituz eta, aldi berean, balorazio-batzordeak eginiko proposamenak gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako eranskinean jasotako entitateei dirulaguntza ematea, bertan zehazten diren zenbatekoengatik.

2. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea herritar orok jakin dezan.

4. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta gora jotzeko errekurtsoa jarri nahi badu, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 29a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala