Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2019ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ARRASATEKO UDALA
5645

IRAGARKIA, Arrasateko Zarataren aurkako Ekintza Plana behin betikoz onartzeari buruzkoa.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko azaroaren 14an egindako bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

«Arrasateko Zarataren aurkako Ekintza Plana behin betikoz onartzeko proposamena.

Tokiko Gobernu Batzarrak aho batez erabaki du Hirigintza, Ingurumen eta Mugikortasuneko batzordearen irizpen hau onetsi eta akordio maila ematea:

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko irailaren 19an egindako bilkuran, erabaki zuen Arrasateko Zarataren aurkako Ekintza Planari hasierako onarpena ematea eta agiria jendaurrean hilabetez jartzea.»

Dagokion iragarkia 2019ko irailaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2019ko irailaren 25eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta jendaurreko epealdian ez da ez alegaziorik ez iradokizunik aurkeztu.

Ikusi da Udalaren Zerbitzu Teknikoek egindako txostena, eta kontutan izanik Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak 18. eta 19. artikuluetan ezarritakoa, honako hau proposatu du Hirigintza, Ingurumen eta Mugikortasuneko batzordeak:

I.– Arrasateko Zarataren aurkako Ekintza Plana behin betikoz onartzea.

II.– Agiria behin betikoz onartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Halaber, agiri hori Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzara eta Gipuzkoako Foru Aldundira bidaliko da.

Arrasate, 2019ko azaroaren 15a.

Alkatea,

MARIA UBARRETXENA CID.


Azterketa dokumentala