Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2019ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5644

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira administrazioarekiko 386/2018 auzi-errekurtso arruntean egon litezkeen hirugarren interesdunak.

Kirol Justiziako Euskal Batzordearen, 2018ko irailaren 27ko Akordioaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, 386/2018 zenbakiarekin prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari dena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian. Akordio horrek ezezten du Batzordeak 2018ko apirilaren 26an hartutako erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, ez da onartzen Euskal Karate Federazioaren Hauteskunde Batzordeak 2018ko urtarrilaren 10ean eta 26an hartutako erabakien aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horien bidez, Federazioko hauteskunde prozesuko zenbait idazki, dokumentu eta errekurtso ez dira onartzen, eta prozesuaren epeak eteten dira.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoen interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritako betez.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala