Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2019ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
5614

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2019ko uztailaren 24ko bilkuran hartua, Bizkaia Sortaldeko Industrialdea Sozietatea SAren 2017ko fiskalizazio-txostena behin betiko onesten duena.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak, 2019ko uztailaren 24an egindako bilkuran, honako hau

ERABAKI DU:

Bizkaia Sortaldeko Industrialdea Sozietatea SAren 2017ko Kontu Orokorraren fiskalizazio-txostena behin betiko onestea, Erabaki honen eranskin modura ageri dena.

HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 24a.

HKEEren lehendakaria,

JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.

HKEEren idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.

ERANSKINA
BIZKAIA SORTALDEKO INDUSTRIALDEA SA-REN FISKALIZAZIO-TXOSTENA, 2017KOA

I.– Sarrera.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (aurrerantzean Epaitegia) otsailaren 5eko 1/1988 Legean eta Epaitegiaren Osoko bilkurak onartutako Lanerako Planean jasotakoari jarraikiz, Bizkaia Sortaldeko Industrialdea S.A.ren 2017ko Urteko Kontuak fiskalizatu ditu.

Alderdi hauek aztertu ditu fiskalizazioak:

– Legezkoak: ondasun eta zerbitzuen erosketan, langilerian eta ekonomia-finantzaren kudeaketan indarreko legeria bete dela egiaztatzea.

– Kontularitzakoak: aurkeztutako dokumentazio finantzarioa ezargarri diren kontularitzako printzipioei meneratzen zaiela egiaztatzea.

– Lanaren zabalak ez du gastuaren efikazia eta efizientziari buruzko azterketarik besarkatzen eta fiskalizazio lanean ez da akatsik azaleratu barne kontrolerako sistemetan eta kudeaketako prozeduretan.

Fiskalizazio-lana sektore publikoari aplikagarri zaizkion kontu-ikuskapeneko printzipioekin eta arauekin bat etorriz garatu da. Horretarako, egoera bakoitzean beharrezkoak izan diren kontu-ikuskapeneko ohiko hautaketa-probak, prozeduren berrikusteak eta bestelako teknikak egin eta erabili dira, txostenean jasotako irizpenei oinarria emateko; barne hartuz kanpoko kontu-ikuskariek eginiko urteko kontuen kontu-ikuskaritza jasotzen duten lan-paperak berrikustea.

Bizkaia Sortaldeko Industrialdea SA 2000ko azaroaren 30ean eratu zen, Mallabiako Industrialdea S.A. izenarekin. 2012ko irailaren 19an sozietate bakoitzeko Akziodunen Batzar Nagusiek xurgapen bidez bat egitea onartu zuten: Mallabiako Industrialdea S.A. (sozietate xurgatzailea) eta Okamikako Industrialdea S.A. (xurgatutako sozietatea). Industrialdeak programaren barruan dago jasoa eta helburua da jarduera-eremuan industria-eraikinen eskaintza bermatzea industria-sarea garatu ahal izateko, industriaren azpiegiturako kontzeptu aurreratuenak ezartzen buru eginez. Helburu orokor honek industria-enpresa txiki eta ertainak ezartzeko industria-eraikinak eskaintzea dakar, batik bat izaera berritzailekoak, sortze berrikoak edo izan duten garapenagatik instalazio desegokikoak direnak; baita, finantzaketa-formula egoki bidez horiei zentzuzko kostuan higiezinen jabetzarako sarbidea bideratzea ere.

Sozietatea SPRI Taldean sartua dago eta horren buru egiten duen sozietatea Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea S.A. da. Akziodunen osaera 2017ko abenduaren 31n honakoa zen:

(Ikus .PDF)

Sozietatearen helburua da Bizkaiko Lurralde Historikoan ekimena eta industria-inbertsioa eragin eta sustatzea, batik bat Lea-Artibai eta Durangaldeko eskualdetan, honako hauen bidez:

– Enpresak hartzeko lurzoru egokiaren hirigintzako sustapena eta horretarako, hirigintza planen sustapen eta idazketa eta urbanizazio, birsailkapen eta konpentsazio proiektuak edo hirigintzako legediak aurreikusten duen bestelako zeinahi molde baliatuko du; baita, lurzorua urbanizatu eta industria sustatzeko egokia den edozein lurzoruko jabetza erostea ere.

– Pabiloien industria-guneen eta eraikin osagarrien eraikuntza, jabetza osorik eskualdatu arte kudeatuaz.

II.– Iritzia.

II.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.

Instalazio orokorren mantentze-lanen kontratua 2015ean gauzatu zen 5 urteko eperako eta 2017an 48.991 euroren gastua eragin du; ordea, ezargarri zitzaion prozedura saihestuta gauzatu zen.

Epaitegi honen iritzira, Bizkaia Sortaldeko Industrialdea SAk, aurreko paragrafoan adierazitako ez-betetzea alde batera, zuzentasunez bete du 2017ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.

II.2.– Kontuei buruzko iritzia.

Epaitegi honen iritzira, Bizkaia Sortaldeko Industrialdea S.A.ren 2017ko ekitaldiko Urteko Kontuek alderdi esanguratsu guztietan 2017ko abenduaren 31ko ondarearen eta finantza egoeraren isla zuzena erakusten dute; baita, data horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion eragiketen eta eskudiruzko fluxuen emaitzena ere, ezargarria den finantza informazioaren arau-esparruaren arabera eta, zehazki, hor jasotako kontularitzako printzipio eta irizpideen arabera.

III.– Urteko Kontuak.

A) Egoeraren Balantzeak 2017 eta 2016ko abenduaren 31n.

(Ikus .PDF)

B) 2017 eta 2016ko ekitaldietako Galera eta Irabazien Kontuak.

(Ikus .PDF)

C) 2017 eta 2016ko ekitaldietako ONDARE GARBIAN ALDAKETEN EGOERA

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

D) 2017 eta 2016ko ekitaldietako eskudiruzko fluxuen egoerak.

(Ikus .PDF)
BIZKAIA SORTALDEKO INDUSTRIALDEA SA ENPRESARI 2017KO EKITALDIAN EGINDAKO FISKALIZAZIOAREN EMAITZEI JARRITAKO ALEGAZIOAK, 2017

Sarrera.

Bizkaia Sortaldeko Industrialdea SA enpresaren 2017ko fiskalizazioaren emaitzei erantzuteko xedez, sozietateak gaiaren inguruan egin dituen alegazioak eta justifikazioak jasotzen dira txosten honetan, zeinak Ekonomia Kontrolatzeko Bulegoak zentralizatu dituen.

II.– Iritzia.

II.1.– Legea bete izanaren inguruko iritzia.

«2015ean, bost urterako esleitu zen instalazio orokorrak mantentzeko kontratua, prozedura ireki aplikagarria erabili gabe, eta, 2017an, 48.991 euroko gastua izan zuen.»

Horri buruz, adierazi beharra dago Bizkaia Sortaldeko Industrialdea S.A.k, bere langileen bidez eta Okamikako industrialdean finkatuta duden enpresaburuen onerako, zentralizatuta egin beharreko zerbitzu batzuk kudeatzeko enkargua jaso izan duela historikoki; zentralizatuta, industrialdean ez dagoelako formalki eratu den jabekideen komunitaterik.

Hala nola, gasolio komunitarioa erosten du, belarra mozten eta abar. Bada, enpresaburu onuradunek beren gain hartu dituzte erosketa eta lan horien zenbatekoak.

Azken batean, 48.991 euroko erosketa horiek ez dira Bizkaia Sortaldeko Industrialdea S.A.k abiatutako lizitazioen emaitza izan, ezta horren onurarako ere, eta ez daude ohiko enpresa-jardueran sartuta: industrialean dauden sozietateei egotzi zaizkie, behar bezala, eta sozietateek beren gain hartu dituzte gastuok.

Edonola ere, Euskadiko Kontu Publikoen Auzitegiak alegazioaren xede den azterketa egin aurretik, prestazioaren forma juridikoa aldatzea erabaki zen, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen manuekin talka ez egiteko moduan. Bada, zentzu horretan, Okamikako industrialdean jabekideen komunitate bat sortzen ari dela adierazten dugu, bere IFK, estatutu, kargu-izendapen... eta guzti, eta epe laburrean horren bidez egingo dira jabekideen komunitate horren eremuko erosketak (irailean formalki eratzea aurreikusten da).


Azterketa dokumentala