Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2019ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5586

IRAGARKIA, 2019ko azaroaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, profesionaltasun-ziurtagiriak ukatzeko ebazpena jakinarazteko dena.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak profesionaltasun ziurtagiriak ukatzeko ebazpen batzuk eman ditu.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek banan-bana jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen horiek interesdunei jakinarazten zaizkie, eta jakitera ematen ebazpenek amaiera ematen diotela administrazio-bideari eta beraien aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Interesdunek eskuragarri dute aipatu ebazpenen testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Nagusietan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 20a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala