Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2019ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARAMAIOKO UDALA
5580

IRAGARKIA, 2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Aramaioko Udal Plenoak onartu zuen, 2019ko azaroaren 21ean egindako udal plenoaren ezohiko bilkuran, dagokion quorumarekin:

Lehenengoa.– Onartzea, 2019 urteko enplegu publikoaren eskaintza, jarraian adierazten diren ezaugarriekin:

Karrerako funtzionarioak:

Lanpostua: administraria.

Kopurua: 1.

Eskala: administrazio orokorra.

Taldea: C1.

Betetzeko modua: barne promozioa.

Lan-kontratupeko langileak:

Lanpostua: euskara eta hezkuntza teknikaria.

Kopurua: 1.

Taldea: A2.

Azpieskala: administraziozkoa.

Betetzeko modua: txanda librea (aldi baterako lanpostuen kontsolidazioa).

Bigarrena.– Kontratazio Mahaiaren deialdia egitea, urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretu Legegileak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duenak, 36 eta 37.1 artikuluetan agindutakoa betetzeko.

Hirugarrena.– Publikatzea 2019 urteko enplegu publikoaren eskaintza, Aramaioko Udalaren egoitza elektronikoan, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, interesdunek egoki ikusten duten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Aramaio, 2019ko azaroaren 21a.

Alkatea,

LIERNI ALTUNA UGARTE.


Azterketa dokumentala